
Informazioa
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
Ezin ukatu daiteke kontsumoa gizartearen ardatz nagusienetako bat dela. Ekonomia sustatzeaz gain, kontsumo justu eta jasangarri baten alde egiteak bizitza estilo propioa ere defini dezake.
Aldiz, guzti hau errealitate izan dadin, kontsumitzaile izanik guztiok, ezinbestekoa zaigu gure eskubideen eta betebeharren ezagutza jakina izatea. Horregatik, ikastaro honek kontsumoaren arloan murgiltzea izango du helburu, modu zabal eta zehatzean, Euskal Kontsumitzaileen Estatutu berria izanik ardatz.
HELBURUAK
- Kontsumoaren ezagutza, jasangarritasunaren eta justiziaren ikuspegitik.
- Euskal Kontsumitzaileen Estatutu berriaren azterketa.
- Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren analisi juridiko eta praktikoa honako eremuetan:
- Abusuzko klausula eta komisioak banka eta aseguruetan.
- Turismoa eta garraiobideak.
- Erosketak.
- Hornidurak.
- Telefonia eta Internet.
HARTZAILEAK
Ikastaroa, kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren ezagutza teoriko eta praktikoa jaso nahi duen orori zuzenduta dago. Parte-hartzaileek ez dute zertan kontsumoari buruzko berariazko ezagutzarik behar. Gainera, herritar guztiok kontsumitzaile izanik, partaideek ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute beren egunerokotasunean.
METODOLOGIA
Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
EGUTEGIA
Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).
Datak: Asteazkenetan.
2025eko azaroak 12-19-26.
2025eko abenduak 3-10-17.
Ordutegia: 16:45-18:45.
ESKAKIZUN TEKNIKOAK
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meetingPREZIOA
Ikastaro hau doakoa da.MATRIKULA IREKIA
Beharrezkoa da "Izen-ematea" atalean dagoen formularioa betetzea.
HIZKUNTZA
Euskara.
DATAK
Hasiera data:
2025eko azaroak 12.
Bukaera data:
2025eko abenduak 17.
Orduak: 15.
______________Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.
Kolaboratzailea
