parallax background

Euskal Kontsumitzaileen Estatutu Berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea): kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eta eskubideen babes zorrotza

Antolatzailea:
UNED Bergara
Babeslea:

Egitaraua - 15 ordu

1. Euskal Kontsumitzaileen Estatutu berria: funtsezko berrikuntzak:

1.1 Kontsumitzaileen historia Hego Euskal Herrian.
1.2 Oinarrizko kontzeptuak.
1.3 Legedia eta EAEko araudi zehatza.
1.4 EAEko kontsumitzaileen babeserako erakundeak.

Lehen atal honetan, Euskal Kontsumitzaileen Estatutu berriaren azterketa egitea izango da helburua, honek ekarri dituen berrikuntza nagusienak azpimarratuz.

Horretarako, lehenik eta behin, kontsumitzaileen historia azaltzetik abiatuko gara, ondoren, legedian murgiltzeko. Hemen, estatu eta autonomia erkidegoko araudiaren bilakaera aztertuko da, hauen eboluzioa uler dadin.

Bukatzeko, oinarri historikoa eta araudia garbi izanik, azken Estatutuak ekarri dituen funtsezko berrikuntzetan murgilduko gara, hurrengo saioetan zeharka adieraztera emango direnak, hainbat eremu jorratuz.


2. Abusuzko klausula eta komisioak banka eta aseguruetan.

2.1 Oinarrizko eskubideak.
2.2 Abusuzko klausula eta komisioak.
2.3 Jurisprudentzia nagusia.

Estatutuko 139. artikuluak zehazten duenaren arabera, arau-hauste kontsideratuko da kontsumitzaileek edo erabiltzaileek sinatzen dituzten kontratuetan abusuzko klausulak sartzea edo abusuzko praktikak egitea.

Hau abiapuntu izanik, abusuzko terminologia aztertzetik hasiko gara, eremu juridikoan honen esanahia azalduz. Horretarako, adibide gisa erabiliko dira, besteak beste, “gastu hipotekarioen” kasua, baita bestelako legez kanpoko klausula eta komisioak ere.

Horretarako, hizpide izango dugu ere Europar Batasuneko eta estatu mailako azken epai nagusien analisia.


3. Turismoa eta garraiobideak.

3.1 Hegazkin bidaiak.
3.2 Bidaia konbinatuak.
3.3 Ostatua eta garraioa.

Kontsumitzaileei zuzentzen zaizkien merkataritza eskaintzek, informazio argi, ulergarri eta egiazkoa eman beharko dute, eta irisgarritasuna bermatuko duen formatu batean. Halaxe dio Estatutuaren 28.2 artikuluak.

Honenbestez, atal honek turismoaren sektorean kontsumitzaileen eskubideak lantzea du helburu, eskaintzen lotesletasuna abiapuntu izanik eta garraio mota ezberdinetan (hegazkina, autobusa, taxia, trena, etab.), eman daitezkeen gatazken aurrean nola erantzun ikasiz.

4. Erosketak.

4.1 Erosketa motak.
4.2 Beherapenak.
4.3 Bermeak eta froga karga.

Estatutuaren 140. artikuluaren arabera, kontsumo arau-haustea da ondasunak erostean edo zerbitzuak ematean legez ezarritako adostasun-faltaren edo berme-eskubidearen ondoriozko betebeharrak ez betetzea.

Kontsumitzaile gisa hainbatetan zalantzak sortzen zaizkigu: erosketak fisikoan edota online egitean, hauen bermea zein den, froga karga nori dagokion eta beherapen garaietan aldaketarik dagoen.

Ondorioz, laugarren atal honek, zalantza horiei erantzutea du helburu.


5. Hornidurak.

5.1 Argia.
5.2 Ura.
5.3 Gasa.

Estatutuko 36. artikuluaren arabera, ohiko etxebizitzei interes orokorreko oinarrizko zerbitzuak hornitzean –hala nola ura, elektrizitatea, gasa, telefonoa edo Internet–, enpresek akatsak (ordainketa eza, adibidez) zuzentzeko epe bat eskaini beharko diote erabiltzaileari prestazioa eten aurretik.

Atal honetan aipaturiko horniduretan dauden merkatuen azterketa egingo dugu, baita honako eskubideen azterketa ere, besteak beste: edozein merkaturatzaile libreki aukeratzea, kontratazio mota askatasunez aukeratzea, PVPC kontratatzeko aukera izatea, etab.


6. Telefonia eta Internet.

6.1 Telefono konpainiak eta kontratuak.
6.2 Dei komertzialak.
6.3 Online iruzurrak.

Estatutuaren 13. artikulua abiagune izanik, “babes bereziko” eskubidetzat hartuko dira kontsumitzaile eta erabiltzaileekin telefonia-zerbitzuetan, Interneten eta komunikazio elektronikoko zerbitzuetan finkatzen diren harremanak.

Aldiz, ezin uka daiteke azken urteetan hainbat online iruzur kasu eta modalitate argitara eman direla, kontsumitzaileak engainatuz. Errealitate berri honen aurrean, atal hauetan kontsumitzaileen babesa bermatzea bilatzen da, banka entitateen erantzukizuna ere ikertuz.

Leire Alberdi Ezcurdia (abokatua)

Zuzenbidean graduatu zen EHUn eta Zientzia Politikoetan UNIRen. Bruselasen abokatutza masterra bukaturik, Europako eta Nazioarteko zuzenbidean espezializatu zen. Ondoren, Londresera egin zuen salto, inbertsio eta arbitraje munduan murgilduz.

Gaur egun, Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko (EKA/ACUV) abokatua da eta bere bulego propioa ere badu Tolosan. Komunikabideetan ere jarduten du, besteak beste, kolaboratzaile gisa Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan.


Kolaboratzailea

Kolaboratzailea